2018-05-17

GAZTA ETA EZTIZKO OPILTXOAK (Izpi eta Ricardo)

Osagaiak (6 pertsona):
  • 300 g semola irin.
  • 150 g ardi gazta freskoa.
  • 200g ezti.
  • arraultz 1.
  • oliba olioa.
  • gatza.     
 Prestaketa:

1. Irinarekin sumenditxo bat egin.Erdiko zuloan arraultza,gazta railatua,gatza eta ura bota eskuekin  oratu,orea berdindua eta elastikoa egin arte.
2. Hiru zentimetroko ore bolatxoak prestatu.
3. Bolatxoak zabaldu eskuekin presioa eginez eta irinetik pasaz eta 3-4 milimetroko lodiera duten opilak lortuz.
4. Oliba olioz betetako zartagia sutan jarri eta bero dagoenean opiltxoak jarri .Ondo eginda daudenean plater batean jarri eta eztia bota. 
                             ON EGIN!!!!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario