2018-06-27

DONOSTIA

1 from ikastola orixe on Vimeo.

PETER PAN

PETER PAN from musika on Vimeo.

ETXERAKO LANAK

ETXERAKO LANAK from musika on Vimeo.


ELIZARAN - ORIXE

Aurten ikasturtean zehar Elizaranekoekin hainbat jarduera burutzeko aukera izan dugu. Belaunaldien arteko elkarlan bat burutzeko aukera paregabea izan da eta asko ikasteko eta pertsona nagusiak beste egi batzuekin begiratzeko aukera eman digu. Milesker erakutsitako guztiagatik.



2018-06-26

IRAKURKETA-AHOZKOTASUNA

6. MAILA BUKATUTA 
Azken hiruhilekoan landu eta antzestutako antzerkiak zioen bezala 6. maila bukatu da. Makina bat kontu gordeko ditu Urgull mendiaren magal honek. Segi jator eta zoriontsu.


2018-05-17

EGUBERRIKO SUBILA (Saroi)

  OSAGAIAK 



  • Gaztain ahi ontzbat (kg 1)      
  •   Txokolate beltza (300g)
  •    Intxaurrak eta apaintzeko gauzak
  •    gurina (150g)
  •     azukre xehe -xehea
NOLA EGIN

1-Gurina eta txokolatea urtaraz itzazu , bainu-marian. Azukre goilaretara bat gehi iezaiozu.
2-Txokolatearen bi heren eta gaztain ahia ongi nahas.
3-Subil itxura eman eta hozkailuan utz ezazu ordu laurden batez.
4-Gainerako txokolatea subil gainean zabal, eta 5 minutuz hozten utz.
5-Sardeska batez marrak egin, azalaren itxura emateko. Subila apain, eta azukre xehez elurrezta ezazu. Hozkailuan utz zerbitzatu arte.


                 

TXOKOLATEZKO TARTA



 Osagaiak:  


  •  150 gr gurina                     

  •  6 arrautz

  •  200 gr azukrea

  •  50 gr irina

  •  gatz pixka bat

  •  250 gr txokolatea


Prestaketa:

1.  Berotu labea 200 gradu hatu azukrea eta arrautzak

2. Batidorarekin nahastu ondo.

3. Gero bota gurina urtuta   ttxokolatea,iriña eta gatza

4. Berriro dena nahastu irabiagailuan

 5. Masa hau  sartu molde batean eta jarri labean 20  minutu.   

GAZTA ETA EZTIZKO OPILTXOAK (Izpi eta Ricardo)

Osagaiak (6 pertsona):
  • 300 g semola irin.
  • 150 g ardi gazta freskoa.
  • 200g ezti.
  • arraultz 1.
  • oliba olioa.
  • gatza.     
 Prestaketa:

1. Irinarekin sumenditxo bat egin.Erdiko zuloan arraultza,gazta railatua,gatza eta ura bota eskuekin  oratu,orea berdindua eta elastikoa egin arte.
2. Hiru zentimetroko ore bolatxoak prestatu.
3. Bolatxoak zabaldu eskuekin presioa eginez eta irinetik pasaz eta 3-4 milimetroko lodiera duten opilak lortuz.
4. Oliba olioz betetako zartagia sutan jarri eta bero dagoenean opiltxoak jarri .Ondo eginda daudenean plater batean jarri eta eztia bota. 
                             ON EGIN!!!!!!






ARRAUTZA FLANA (MADDI ETA MAREN)



OSAGAIAK:

  •  Litro bat esne
  • 6 arrautza
  • 12 arrautza gorringo
  • 300 gramo azukre
  • Karameluarentzako: 200 gramo azukre
 
PRESTAERA:

Gorringoak,arrautzak eta azukrea nahastu.
Esnea berotu eta aurrekoarekin nahastu.
200 gramo azukreak su xuabean jarri karamelua egin arte. 
Moldeen hondoetan karamelua jarri eta gainean nahaskia bota. Moldea labean sartu bainu Marian 150 gradutan 20 minutuz.


ON EGIN!!!