2024-06-19

LH5 MIREN AGUR MEABE IDAZLEAREN BISITA

 

Maiatzaren 9an Miren Agur Meabe idazlea etorri zitzaigun eskolara, 5.mailara.
Guk, etorri aurretik,  “Bihotzak Dun Dun” bere ipuina irakurri genuen eta
galderak prestatuak genituen berari zuzentzeko; eta ipuinari buruz hitz egin genuen.
Hasieran bere burua aurkeztu zigun eta besteak beste, bere kolore gustukoena
morea dela esan zigun. Bere zenbakia gogokoena 7a dela eta animalirik
gustokoenak haurrak eta katuak direla.
Bukaeran, liburuak sinatu zizkigun; oso ondo pasa genuen.
Eskerrik asko, Miren Agur!




No hay comentarios:

Publicar un comentario