2022-03-09

LH 1 MARTXOAK 8 (Emakumearen nazioarteko eguna)

 Atzo, martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna ospatu genuen. Horretarako, LH 1 mailako ikasleek hainbat emakumeren bizitzak landu genituen gelan.

 Emakume ospetsu hauek, esparru desberdinetan egindako lana eta ekarpenak ikusi genituen, gizartearentzat garrantzi handikoak izan zirela ohartuz. 

Gure haurrek, beraientzako garrantzitsua den emakume bati eguna zoriontzea erabaki zuten, txartel batzuen bitartez. Eguna pankarta batekin bukatu genuen, non berdintasunaren aldeko tximeletak itsatsi genituen. Izan ere, borroka hau ez da amaitu eta guztion borroka da.






No hay comentarios:

Publicar un comentario