2021-12-13

LH 1 MAILA-EUSKARAMETROA

 



Lehen Hezkuntzako 1.ziklokoek euskarametroa astero lantzen dugu. Gelako talde bakoitza traineru bat da eta guztien artean euskararen alde arraun egin behar dute uhartera iristeko. Zenbat eta gehiago hitz egin euskaraz, orduan eta hurbilago egongo dira helmugatik. Helmugara iristerakoan, ostiralero marrazki bat emango zaie eta bilduman itsatsi beharko dute. Euskara urteko 365 egunetan landu behar delako. Arraun egin dezagun guztiok euskararen alde!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario