2013-05-14

ZUHATZAN LH4

Maiatzaren 2an eta 3an Zuhatzan egon ginen. Leku zoragarria da: Lakua, basoko txabolak lo egiteko, uretako ekintzak, untxiak...Nahiz eguraldi txarra izan genuen lehenengo egunean eta ura hotza egon, uretako ekintza guztietan parte hartu genuen eta ausartak izan ginen hotzari aurre egiten.

                                                  

Uretako ekintzetako bat optimist izan zen. Gehienontzat lehenengo aldia izan zen eta erabilpenean dexente ikasi genuen, baita bikotearen arteko kordinazioan ere.



Pedaloetan...


Arrauneko monitoreak Joxelu izena zuen eta nahiko farra egin genuen berarekin.

                                                       

 Kanpamendu bakoitzean 4 txabola zeuden eta denok egoteko mahaiak zituen leku bat ere bai. Txabolak handiak ziren 12 ohekoak, literetan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario