2013-04-30

UDALERRIA

Ingurunen, azken egun hauetan Udalerria gaia landu dugu eta bertan Herria eta Hiria ikusi ditugu. Horrekin batera bata eta bestea zer diren bereizi ditugu  plastilinazko herri eta hiria egin ditugularik:

HIRIA

Hiria herria baino handiagoa da eta etxeak altuak dira. Errepideak eta kaleak ere zabalak dira.
Hiriak auzoetan multzokatuta daude eta pertsona asko bizi dira.
Hirian bizimodu gehiago dago. Hirian, polikiroldegia, tabernak, parkeak, liburutegiak, osasun zentro eta eskola asko daude.


HERRIA

Herriak udalerri txikiak dira. Etxe baxuak dituzte. Hiru herri mota daude: kostaldeko herria, ordokiko herria eta mendialdeko herria.
Ordokiko herria baratzez inguratuta dago eta nekazariak eta abeltzainak dira.
Mendialdeko herria, baso eta zelaiz inguratuta dago. Bertan, abelzaintzaz eta turismoaz bizi dira.
Kostaldeko herriak, inguruan itsasoa daukate. Bertan, arrantzaz eta turismoaz bizi dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario